Txaranga Festa antolatuko dute Galdakaon gaur, bihar eta datorren asteburuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Danbayñan Batucada taldearen sareetatik
«Kaleak bizitzaz janzteko» helburuz, Txaranga Festa ekimena antolatuko dute Gu Dendari elkarteak eta Galdakaoko Udalak. Gaur, bihar eta hurrengo asteburuan izango da, herriko lau puntutan.
Erritmoz beteko dira gaur, bihar eta datorren asteburuan Galdakaoko kaleak Gu Dendari elkartearen eta Udalaren eskutik. Izan ere, elkarlanean Txaranga Festa antolatu dute, «herriko kalean bizitzaz janzteko» ekimena.
Egitasmoari esker jai giroaz gozatu ahal izango da herriko lau puntutan, 19:00etatik 22:00etara: Gipuzkoa kalea (Somera), Santi Brouard, Bizkai kalea eta Iturrondo.
Zuzeneko musikaz gain, hainbat ekintza, zozketa eta sari izango dira. Hauxe da egitarau osoa:
Gaur, barikua
19:00-22:00 Danbayan Batukada kaleetan zehar
Bihar, zapatua
19:00-22:00 Txaranga kaleetan zehar
Maiatzak 3, barikua
19:00-22:00 Txaranga kaleetan zehar
Maiatzak 4, zapatua
19:00-22:00 Kontzertua Santi Brouard plazan
Batukadak eta txarangak 19:00etan hasiko dute ibilbidea, Santi Brouard enparantzan, eta, ondoren, Somera kalea zeharkatu, Iturrondo plazara iritsi eta Bilbo kalean amaituko dute, Bizkaia kalearekiko gurutzean. Ibilbidea errepikatuko dute aurreikusitako ordutegia bete arte.
Maiatzaren 4an aldiz, zapatua, musikari batek girotuko du Santi Brouarden ingurua 80ko hamarkadako musikaren erritmoan, Kerren jatetxearen, Sorgiñe tabernaren eta Gurutz Berriaren bidegurutzean.