Etxebizitza eskubidea bermatzearen alde eta espekulazioaren kontra atzo Galdakaon egindako manifestazioak ehunka lagun batu zituen herriko kaleetan zehar. Bertan izan zen Gotzon Almaraz argazkilaria, eta hemen batu ditugu BINKEri bidalitako irudiak.
Jendetza atera zen atzo kalera espainiar estatuko hainbat herri eta hiritan —Bilbon adibidez 70.000 lagun batu ziren sindikatuen arabera— etxebizitza eskubidearen alde. Sindikatuek eta eragileek deitutako greba orokorrak eta mobilizazioek jarripen zabala izan zuten, tartean Galdakaon.
Goizean piketeak egin zituzten herriko hainbat txokotan eta arratsaldean aldiz, eurari aurre eginez, ehunka lagun batu ziren herriko kaleetan etxebizitza eskubidea bermatzea eta espekulazioa gelditzea aldarrikatu zuen manifestazioan.
Gotzon Almaraz argazkilaria manifestazioan izan zen, eta hemen batu ditugu BINKEri bidalitako 12 irudi.
















