BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Santander Master Series saskibaloi txapelketan parte hartu zuten sei galdakoztarrek

      2025-06-06
      0
    • EGITARAUA | Moto klasikoen kontzentrazioa, txapelketak eta herri bazkaria, Erletxeko jaietan

      2025-06-06
      0
    • Memoriaren inguruko dokumental bi eskainiko dira Torrezabal Kultur Etxean

      2025-06-06
      0
    • Mundialito Antiarrazista antolatuko dute Galdakaon lehenengoz

      2025-06-06
      0
    • Hil egin da Fernando García de Eulate udaltzain historiko galdakoztarra

      2025-06-06
      0
    • Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko batuko dira bihar berriz

      2025-06-05
      0
    • Unkina eskolako jaia bihar antolatuko dute, puzgarri eta diskofestarekin

      2025-06-05
      0
    • EGITARAUA | Berezikoetxeko jaiak ospatuko dira asteburuan

      2025-06-05
      0
    • Maria Casillas igerilari galdakoztarrak Europako errekorra hautsi du, 4×50 errelebotan

      2025-06-04
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Herritarren iritziak
Hasiera›Herritarren iritziak›«Beydik badaki», Unai Atutxa

«Beydik badaki», Unai Atutxa

Binke
2021-04-16
1433
0

Iritzia
Unai Atutxa Barrenetxea
BINKE / 2021eko apirila

Beydik badaki

Urteak dira Amamak goiko pisua alokairuan duela; nik lau bat urte izango nituen lehenengoz alokatu zuenean. Pertsona eta familia ugari bizi izan da urte luze hauetan pisu horretan, maletak istorio eta kulturaz gainezka dakartzaten pertsonak, eta Amamak denekin izan du harreman oso estua. Baina denen artean, bada berezia den norbait: Beydi.

Familia Senegalen utzi eta lan bila etorri zen Euskal Herrira, bildutako diru apurra familiari bidaltzeko asmoz. Kasualitatez eta kausalitatez, Amamaren goiko pisura iritsi zen; gure bihotzetan betiko geratzeko. 

Kartetatik bueltan, Amamak ezusteko handia hartu zuen etxera iritsitakoan. Besaulki batean Birramama zena zegoen, puntu egiten; beste besaulkian, goiko pisuko senegaldar arrotza, lo. 

— Amama: Ama, zertan zabiltzate? Nolatan bera hemen lo?

— Birramama: Ba, ate-hotsa entzun dut, eta ireki dudanean, «Irene, Irene» baino ez diot ulertu; pentsatu dut zurekin berba egin gurako zuela. Orduan, jateko imintzioak egin dizkiot, eta keinu bidez elkar ulertu dugu. Bi arrautza eta patata batzuk frijitu dizkiot, eta batera jan dugu. Gero, puntu egiten hasi gura izan dut, baina artileak korapilo lar izan ditu niretzat, eta berak lagundu dit. Azkenean, lo geratu da zu itxaroten; manta batekin estali dut.

Hortik aurrerakoa maitasunez irundako kontu eder bat da. Birramama, urteetan aurrera joan ahala, apurka-apurka itzaltzen hasi zenean, ez zen hirugarren pisutik oinez kalera jaisteko gai. Hala ere, gutxitan geratu zen kaleko haize freskorik gabe; izan ere, egun osoko lanaldia bukatu ostean, Beydik beti jotzen zuen amamaren atea: «Arrasti on, Ama. Arrasti on, Amama. Paseo!». Paseo horiek magikoak behar zuten izan, derrigor; ez dago ulertzerik, bestela, nola molda zitezkeen euskaraz soilik zekien Birramama eta espainolez ere doi-doi aritzen zen afrikarra. Elkar zoriontsu egiteko aparteko trebezia zuten. Birramama zendu zen egunean, gutxik egingo zuten negar Beydik egin gisara; maitasunak umeldutako negar-anpuluak bereak. 

Joan den astean, Beydik Senegalera joan behar izan zuen familiarengana; bere berben arabera, oraingoan ez ei du itzultzerik izango. Bideo bat grabatu genion, eta zera esan nion: «Badakizu hemen gaituzula edozertarako». Ba, zer pentsatua eman dit esandakoak. Izan ere, gure artean egon den 15 urteotan, nik ahal eta berak behar baino gutxiago lagundu diodala jakin badakit; onartze hutsak min ematen du.

Eskerrak Amamak eta Birramama zenak, duten guztia eman izana; horrek lasaitu egiten nau, horri esker ez baitira hitz antzuak nik esanak.

Eskerrak amama eta birramamak ditugun, unibertsitatean irakatsiz ikasten ez dena erakutsiz irakasteko. Beydik badaki hemen gaituela edozertarako.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Ander Zuluaga: «Pandemiagaz etxeko bitxi zaharrak deskubritu ...

Hurrengo albistea

Kezka eragin duen eraikina sortu gura dute

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Planeta salbatu behar dela dio askok… Bai zera!», Estibaliz Apellaniz

    2020-01-17
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Biolentzia linguistikoaz», Jose Inazio Basterretxea

    2022-03-22
    Binke
  • Gure berbaz

    «Kixmi eta Olentzero»

    2021-12-17
    Binke
  • Herritarren iritziak

    «Pamitxe baten truke», Ainara Artetxe

    2023-10-31
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Hezkuntza eraikuntza nazionalerako», Gotzon Barandiaran

    2023-12-18
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Galdakao harrizko herria», Estibaliz Apellaniz

    2023-10-22
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Santander Master Series saskibaloi txapelketan parte hartu zuten sei galdakoztarrek

Saskibaloia duela urte luze utzi zuen emakume talde batek Nerbioi Rivers sortu zuen duela hiru urte eta ordutik hainbat txapelketetan...
  • EGITARAUA | Moto klasikoen kontzentrazioa, txapelketak eta herri bazkaria, Erletxeko jaietan

    Galdakao
    2025-06-06
  • Memoriaren inguruko dokumental bi eskainiko dira Torrezabal Kultur Etxean

    Galdakao
    2025-06-06
  • Mundialito Antiarrazista antolatuko dute Galdakaon lehenengoz

    Galdakao
    2025-06-06
  • Hil egin da Fernando García de Eulate udaltzain historiko galdakoztarra

    Galdakao
    2025-06-06

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu