Kantu Koloreko Mikelek eta Iñigok Txulalai talde berria eratu dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Txulalai
Kantu Kolore talde galdakoztarrak agur esan zuen urte hasieran. Honen ostean, taldearen kide ziren Mikel Leibarrek eta Iñigo Agirrezabalak Txulalai talde berria eratu dute, Argiñe Belakortu usansolotarrarekin batera.
Zazpi urteko ibilbidearen ostean, haur eta gaztetxoen artean oso ezaguna izan den Kantu Kolore musika taldeak agur esan zuen urtarrilean. Arrazoi pertsonalak direla eta hartu zuten erabakia, BINKEk jaso zuen moduan.
Taldean hainbat kide ziren eta horietako bik, Mikel Leibarrek eta Iñigo Agirrezabalak, Txulalai talde berria jarri dute martxan Argiñe Belakortu usansolotarrarekin batera.
«Musikaren bitartez ondo pasatuz eta gozatuz hezkuntza munduari haize freskoa eta proposamen didaktiko ederrak eskeintzeko asmoz gatoz»,