BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Erdi Aroko Azoka antolatuko du GBGEk asteburuan

      2025-05-30
      0
    • Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berria antolatu dute biharko

      2025-05-30
      0
    • Pintxoaren Ibilbidea Galdakaora itzuliko da gaurtik ekainaren 8ra bitarte

      2025-05-29
      0
    • Gorka Mardaras eta Joseba Ostolaza omendu zituen Umore Ona futbol taldeak

      2025-05-29
      0
    • Urreta eskolako jaia ospatuko dute bihar arratsaldean

      2025-05-29
      0
    • Argazkigintza Txokoa gune berria estreinatu du Galdakaok

      2025-05-29
      0
    • Aperribai kaleko zati bat trafikoari itxita egongo da bihar, Metroaren obren ondorioz

      2025-05-28
      0
    • Porrotxek, Marimototsek, Pupuk eta Lorek ikuskizuna eskainiko dute Torrezabalen

      2025-05-28
      0
    • Herritarren parte-hartzea sustatzeko dirulaguntzak jarri ditu martxan Galdakaoko Udalak

      2025-05-28
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Erreportajeak
Hasiera›Erreportajeak›Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

Binke
2025-01-17
512
0

Publierreportajea
Galdakaoko Eguzkibegi Ikastola
BINKE / 2025eko urtarrila

Eguzkibegi Ikastolak umea jartzen du erdigunean, eta baita honek bidelagun duen heldua ere. Kasu honetan Ainhoa Barrenetxea Haur Hezkuntzako arduradun pedagogikoa (ezkerretik bigarrena) elkarrizketatu dugu,  ikastolak etapa honetan egiten duen lana ezagutzeko helburuz. 

Zer da Eguzkibegi Ikastola? Kooperatiba bat gara eta euskara eta euskal kultura oinarri izanik, hezkuntza metodologia aurrerakoiak erabiltzen ditugu. Proiektu pedagogiko integral eta euskalduna eskaintzen dugu. Irakasle guztiek metodologia berdina erabiltzen dute, konpetentzietan oinarritutakoa, HH0tik DBH4ra. Bizipoza daukan ikastola da, herrian sortua eta gaur egun, mendi magalean kokatuta dagoen hezkuntzarako espazio euskalduna da, naturarekin harreman zuzena duenak. 

Zeintzuk dira ikastolako indarguneak? Ikastolan umea erdigunean jartzen dugu eta berarekin dagoen heldua bere bidelaguna da. Horregatik, umearen ongizatea zaintzeko helburuarekin, ikastolan hezitzaileen  eta irakasleen egonkortasuna bermatzen da, HH0tik DBH4ra. Modu honetan, umearen garapen pertsonal eta emozionalean arreta jartzen dugu eta oinarrizko zaintzak bermatzen ditugu, aniztasunari banakako erantzuna emanez. Anitzak eta eleanitzak gara, HH3tik ingelesa lantzen dugu eta DBH-en bigarren atzerriko hizkuntza ikasteko aukera daukate, frantsesa hain zuzen ere. 

Haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen du ikastolak? Bai, HH0tik LH3ra Haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen dugu goizeko 7:30etik arratsaldeko 17:00ak arte. Opor egunetan, zubietan eta uztaila osoan ere zabalik dago. Aipatzekoa da ere galdakoztarrentzat eta inguruko herrikoentzat autobus zerbitzua eskaintzen dugula HH2tik aurrera.

Gelatik kanpo ere, garrantzia ematen dio Eguzkibegik euskarari? Noski. Garrantzi berezia eskaintzen diogu gela arruntatik kanpoko kalitatezko hezkuntza euskaldunari  eta horretarako eskolaz kanpoko ekintza euskaldunak ditugu HH4tik aurrera eguerdietan eta arratsaldeetan, besteak beste, txikiyoga, sormen txokoa, txikirritmoa, antzerkia, robotika, ingelesa, gitarra, xakea, lettering… Gela arruntatik kanpo ikasleak dauden beste eremu bat jantokia da. Tarte honetan ere ikastolako hezkuntza proiektua gauzatzen dugu, euskara eta euskal kultura eta ohiturak bultzatuz. Ikastolan bertan egiten da egunero janaria modu osasuntsu eta osasungarrian, bertako produktuei lehentasuna emanez. Jantokiko janaria HH1-etik aurrera jaten dute.

Haur Hezkuntza umearentzat berebiziko garrantzia duen etapa da. Eguzkibegin nola egiten duzue lan aro honetan? Umearen ispilurik onena helduaren begira da  eta esaldi horretan oinarrituta, umea begiratu, entzun eta lagundu egiten dugu. Ume bakoitzaren garapen naturalean konfiantza osoa jartzen dugu eta hau ahalbidetzeko espazio ezberdinak sortzen ditugu. Bide honetan, familiek zein umeek ikastolarekin daukaten hasierako kontaktu hori ere zaindu egiten dugu, ikasturtea hasi orduko batzar pertsonalak eginez eta ondoren ume eta familia bakoitzari egokitutako etxekotze plan pertsonalizatuak diseinatuz. Bestetik, etapa honetan ere ordutegi malgua eskaintzen dugu, sarrera orduan zein irteeran.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Ganguren Mendi Taldearen ondarea ikusgai dago Galdakaoko ...

Hurrengo albistea

«Sanantontxikerra», Manu Etxebarria

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • AktualitateaArgazkiakErreportajeak

    ARGAZKIAK | Adinekoen ekintzak 25 iruditan

    2022-09-23
    Galdakao
  • ArgazkiakErreportajeak

    ARGAZKIAK | Aurtengo Santakurtzak 240 iruditan

    2024-10-02
    Galdakao
  • Erreportajeak

    Galdakaoko futbolari aitzindariak

    2024-07-22
    Binke
  • Erreportajeak

    Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

    2025-02-24
    Binke
  • Erreportajeak

    Euskararen komunitatea sendotzera goaz

    2023-09-25
    Binke
  • Atzera begira

    Bost galdakoztar Herorien Aranean

    2019-12-20
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Erdi Aroko Azoka antolatuko du GBGEk asteburuan

Galdakaoko Boluntarion Gizarte Elkarteak Azoka Solidarioa antolatuko du aurten ere Galdakaon. Hitzordu tradizional honen...
  • Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berria antolatu dute biharko

    Galdakao
    2025-05-30
  • Pintxoaren Ibilbidea Galdakaora itzuliko da gaurtik ekainaren 8ra bitarte

    Galdakao
    2025-05-29
  • Gorka Mardaras eta Joseba Ostolaza omendu zituen Umore Ona futbol taldeak

    Usansolo
    2025-05-29
  • Urreta eskolako jaia ospatuko dute bihar arratsaldean

    Galdakao
    2025-05-29

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu