
Euskal Herriko Joaldunen Jaia Usansolon antolatuko da aurten
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Oinarin Dantza Taldea
Urtero antolatu ohi den Euskal Herriko Joaldunen Jaia Usansolon izango da aurten. Maiatzaren 31n antolatuko du Oinarin Dantza Taldeak eta aurrerago emango du egitarauaren berri.
Euren jaia ospatu ohi dute urtero Euskal Herri osoko joaldunek. Iaz Zumaian izan zen eta 123 joaldun batu ziren ospakizunean, haien artean Oinarin Dantza Talde usansolotarreko hamar.
Aurten ordea, antolakuntza lanetan izango dira Oinarinekoak, izan ere, Usansolon izango da Euskal Herriko Joaldunen Jaia maiatzaren 31n, talde usansolotarraren eskutik.
Taldetik azaldu dutenez, «festa handia izango da eta denbora luzea daramate Euskal Herriko Joaldunen Biltzarretik egun hau antolatzen». Egitarauaren berri aurrerago emango dute.