«Pribilegioak suntsitu», Ander Chamizo
Iritzia
Ander Chamizo Mendikote
BINKE / 2021eko iraila
Pribilegioak suntsitu
Hainbat dira eskubide sozialen alde borrokatzen dutenak. Berdintasunaren ideiaren bidea, luzea dela dirudi eta nolabait, ia guztiok barneratu dugu ideia horren beharra. Baina bide honetan, eskubide urraketen jatorria pribilegioetan dagoela ahaztu dugu, gizon zuri aberatsek dituzten pribilegioetan.
Eskubideen karta magna idatzi zuten berdinek, hain zuzen, pribilegioz beteriko ongizate baten bila. Gakoa ez dago eskubideen eskaeran, pribilegioen suntsipenean baizik.
Ez dira guztientzako etxebizitzak egongo gutxi batzuek hamarnaka dituztenean. Ez da genero berdintasunik egongo gizonak ahaldunagoak sentitzen garen bitartean. Ez da eskubiderik bermatuko pribilegioak pilatzen diren gizarte batean.
Gizon zuri heterook eskaera gutxiago egin ditzagun eta mugi gaitezen alde batera, gizarte bezala irabazteko dugun hori galtzean baitago giltza. Ez da erraza egoera hau aitortzea. Pribilegioei uko egiteak beldurra eragin dezake, baina kontuan izan beldur hau dela bioletzia askoren iturria, ez izan egoera sostengatu nahi duten horien konplize, beraz beldurra izanez gero, beldurrez desegin.
Baina desegin.