
EGITARAUA | Bakarrizketa, hitzaldia eta berbodromoa Usansolon, Euskaraldiaren harira
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Euskaraldia Usansolon
Maiatzaren 15etik 25era antolatuko da aurten Euskaraldia eta Usansolok bat egingo du ekimenarekin oraingoan ere. Asteburu honetan txapak banatuko dituzte eta hurrengo egunetan hamaika ekintza antolatuko dituzte. Ezagutu egitarau osoa albiste honetan.
Euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Euskaraldia ekimena maiatzaren 15etik 25era antolatuko da aurten, ‘Elkar mugituz egingo dugu’ lemapean. Urtero moduan milaka euskaltzalek parte hartuko dute egitasmoan eta Usansolok ere bat egingo du.
Ekimenean izena emateko epea zabalik dagoeneko maiatzaren 15era bitarte eta webgune bitartez egin daiteke eta hauek dira ekimenaren harira Usansolon antolatuko dire ekintzak:
Maiatzak 9, 10 eta 11
Txapen banaketa eta azken izen-emateak
Maiatzak 15, eguaztena
20:00 Kaitin Allenderen umore bakarrizketa, Txapelenan
Maiatzak 16, barikua
19:30 Euskara Usansolon hitzaldia Gorka Martinezekin, Txapelenan
Maiatzak 18, domeka
17:00 Umeentzako zinemaldia euskaraz, Gorosibaiko ludotekan
Maiatzak 19, astelehena
18:30 Berbodromoa, Unkina plazan
Maiatzak 23, barikua
20:00 Gautxori txaranga, Unkina plazan