
Athletic Eguna antolatuko dute Usansolon, zapatuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Usansolo Gure Herria Athletic Peñaren sareetatik
Usansolo Gure Herria Athletic Peñak Athletic Eguna antolatuko du zapatuan, maiatzak 17. Besteak beste, trikipoteoa, bazkaria eta mus txapelketa izango dira egunean zehar. Albiste honetan batu dugu egitarau osoa.
Aurten ere Usansolo Gure Herria Athletic Peñak Athletic Eguna antolatuko du, Usansoloko Udalaren laguntzarekin. Oraingoan zapatuan, maiatzak 17, izango da eta egitarau zabala prestatu dute zale zurigorriek Usansoloko auzokideekin batera gozatzeko.
Aurreko urteetan bezala, musika, bazkaria eta txapelketak izango dira egunean zehar. Hemen batu dugu egitarau osoa:
10:00 Plazaren prestaketa
11:00 Hamaiketakoa
12:30 Trikipoteoa
15:00 Bazkaria
16:30 Oparien zozketa
17:00 Mus, bingo eta igel txapelketak