
«Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2025eko maiatza
Galdakaoko Eguzkibegi Ikastola izan zen aurtengo Ibilaldiaren arduraduna, ‘Magaletik herrire, euskera erdire’ lemapean. Euskerak ibilaldi luzea dauka eta jarraipena geure esku dago. Jatorrizko Euskal Herrian, euskaldunak euskeraz jaio, hazi, hezi, bizi eta hilten ziran. Historiaren joanean, beste hizkuntza inposatu batzuk sartu jakuz gurean eta zapaldu egin deuskue neurri handi baten geure euskera. Baina, gu, herri preindoeuropeoa gara, eta leku-denboretako erasoaldiei aurre egiten jakin dogu, aberasgarri izan doguna hartuz baina geure euskal nortasuna galdu barik eta horretan gabilz gaur be. Euskerak eta euskal kulturak egiten gaitu euskaldun, baina oraindik asko falta jaku Euskal Herri osoa guztiz euskalduntzeko. Gaur egun, batzuk euskaldun jaio gara, beste batzuk euskaldundu egin jakuz eta falta diranak euskalduntzeko ahaleginean dabilz. Euskalduntzearen ekintzetariko bat Ibilaldia dogu, euskera biziari arnasaldi bat emoteko, etxean, ikastetxean eta herrian. Euskera jakitea ez da nahikoa, ERABILI egin behar dogu euskaldun izaten jarraitzeko etorkizunean. Halabiz!