
EGITARAUA | Artetako jaiak ospatuko dira zapatuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Gauargi
Artetako jaiak ospatuko dira zapatuan, uztailak 12, eta urtero moduan egitarau zabala antolatuko dute. Besteak beste, txaranga, txapelketak eta kontzertua izango dira auzoan. Albiste honetan batu dugu egitarau osoa.
Usansoloko Arteta auzora jai giroa bueltatuko da zapatuan, uztailak 12. Auzoko jaiak ospatuko dituzte egun horretan eta horretarako egitarau zabala antolatu dute, urtero egiten duten moduan.
Jaia 11:00etan hasiko da paella txapelketarekin eta jarraian txaranga izango da, Oinarin Dantza Taldearen eskutik. Arratsaldean aldiz txapelketak eta kontzertua izango dira.
Hemen batu dugu Artetako jaien egitarau osoa:
11:00 Paella txapelketaren hasiera
12:00 Herri kirolak
12:30 Txistorrada
13:30 Oinarin txaranga
14:30 Paella aurkeztu eta sari banaketa
16:00 Umeentzako puzgarriak eta ur-jolasak
17:00 Igel txapelketa
17:30 Mus eta briska txapelketa
18:30 Tiragomas txapelketa
19:30 Txapelketan sari banaketak
20:30 Gauargi taldearen kontzertua