TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Mendikat
Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak Panticosara irteera antolatu du irailerako. Parte-hartzaileek Pico Arnales (3.001 metro) eta Pico Forato (2.013 metro) mendiak igoko dituzte.
Ikasturte hasierarekin batera, irteera berri bat antolatuko du Ganguren Mendi Taldeak. Irailaren 6 eta 7an izango da eta Panticosara joango dira parte hartzaileak.
Kasu honetan Pico Arnales (3.001 metro) eta Pico Forato (2.013 metro) mendiak igotzea proposatu du taldeak, zapatuan eta domekan, hurrenez hurren; eta izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi du.
Ganguren Mendi Taldearen lehiatilan eman daiteke izena, bazkideek 70 euroan eta gainontzekoek 85 euroan. Parte hartzeko beharrezkoa da federatuta egotea eta baita kranpoiak eta pioleta eramatea.
Informazio gehiago ezagutu daiteke Ganguren Mendi Taldearen webgunean.