Hiru formakuntza saio antolatu ditu Mairik, bihartik otsailaren 24ra bitarte

Female person on self-defense workout with male personal trainer, gym interior on background. Woman makes punch to the throat on training, self defense practice

Feminismoa
BINKE / 2022ko urtarrila

Hiru formakuntza saio antolatu ditu Mairik, bihartik otsailaren 24ra bitarte

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Warriorsbarcelona.com

Galdakaoko Mairi Emakume Feminista Batzak hitzaldi bat, ikastaro bat eta formazio saioak antolatu ditu doan bihartik, urtarrilaren 19tik, otsailaren 24ra bitarte. Datu guztiak eta izena emateko argibideak hemen batu ditu Binkek.

Urtarrilaren 19an «Gure sexualitatea erdigunean» hitzaldiarekin hasi, autodefentsa ikastaro batetik pasa eta «genero-indarkeria hautematen ikasteko» formakuntza batean amaituta, otsailaren 24ra bitarte hiru saio mota antolatu ditu Galdakaoko Mairi Emakume Feminista Batzak urte hasierarako.

Urtarrilaren 19ko hitzaldia saio bakarrekoa izango da, baina gainontzeko biak hainbat saiotan banatuko dituzte. Hori bai, saio guztiak doakoak izango dira, baina izen-ematea derrigorrezkoa dute.

Hemen batu du Binkek informazioa labur eta argi, zerrenda modura:

HITZALDIA
Gure sexualitatea erdigunean

Eguna: urtarrilak 19, eguaztena.
Ordua: 18:00etan.
Lekua: Zubiaurretarren kalea 7.
Izen-ematea: mairigaldakao@gmail.com
Hizlaria: Ane Ortiz.
*Emakumeentzako soilik eskainiko da

FORMAKUNTZA
Genero-indarkeria hautematen ikasiz

Eguna: urtarrilak 20, 27, otsailak 3, 10, 17 eta 24.
Ordua: 18:00etan.
Lekua: Zubiaurretarren kalea 7.
Izen-ematea: mairigaldakao@gmail.com edo formulario hau beteta.
Hizlariak: Garazi Calle eta Eztizen Telletxea.
*Emakume zein gizonek parte har dezakete

IKASTAROA
Autodefentsa feminista

Eguna: urtarrilak 22 eta 29.
Ordua: 17:30ean.
Lekua: Urreta kiroldegia.
Izen-ematea: mairigaldakao@gmail.com edo formulario hau beteta.
Monitorea: Esther Lopez.
*Emakumeentzako soilik eskainiko da