Geltokia Erdigunean plataformak asanblada irekia antolatu du biharko

Argazkia: BINKE

Usansolotarrek herriko erdigunean Metro geltokia eskatzen jarraitzen dute eta Geltokia Erdigunean plataformak gaiaren inguruko asanblada irekia antolatu biharko, irailak 18.

Geltokia Erdigunean plataformak herri galdeketa antolatuko du Usansolon urriaren 5ean, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan.

Kontsulta ez da loteslea izango, «baina berme guztiak izango ditu eta bozkatzeko hiru aukera eskainiko ditu», BINKEk jaso zuen moduan.

Honen aurretik ordea, asanblada irekia antolatuko du plataformak. Bihar, irailak 18, izango da 19:00etan San Andres parrokian.

Bestalde, manifestazioa deitu dute irailaren 27rako Unkina plazatik. «Gure herria, gure erabakia!», adierazi dute plataformatik.