Ainara Andrés: «Naturarekin harreman indartsua dugu Torlan»

Argazkia: Ainara Andrések bidalitakoa

Ainara Andrés, Torlako galdakoztarra
BINKE / 2025eko iraila

Jaiotzez: Galdakao.
Gaur egun: Torla-Ordesa.
Jaiotza urtea: 1977.
Ikasketak: Fisioterapia ikasketak, 0steopatiako Masterra, eta Haur Hezkuntzako Magisteritza. 
Zertan dabil: Lanean. 

Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Ordesako parkearen sarreran bizi garenez hemen aire kutsadurarik ez da. Neguan 150 biztanle besterik ez gara bizi, trafikorik ez dago, zaratarik ez, kontsumorik ez —arropa denda, zapata dendarik…ez dago, dena itxita dago—. Nordiko bizitza egiten dugu orduan, denbora asko ematen dugu etxean, nire semeen lagunak datoz etxera, gure lagunak afaltzera, arratsaldeko lauretan gaua da…

Zer du zure hango herriak, Galdakaok ez duena? Naturarekin kontaktu indartsua: Ara erreka, Mondarruego mendia, elurra, bizitza erritmo lasaiagoa, kontsumo eza…Aldi berean zerbitzu falta haundia dugu —sozialak, umeen extraeskolarrak, ez dugu liburutegirik, hospital gertuena ordu bat eta hamabost minutura dago, elurrak batzutan inkomunikatzen gaitu…

Zeren falta somatzen duzu han? Zerbitzu sozialak, kultura jarduerak —zinema, antzerkia, kontzertuak, museoa…—, familia eta kuadrilla, itsasoa…

Zer gomendatuko zenioke zure herritar bati, han bisitatzeko? Ordesa eta Monte Perdidoko parke nazionalean bizi garenez bertako edozein mendi ibilaldi gomedatuko nioke: Cola de Caballo urjauzia, Brecha de Roland, Monte Perdido gailurra, Faja de las Flores ibilbidea… Mendi gidariren batekin barrankoren bat egitea… Bertako natura ikaragarriaz gozatzea, dudarik gabe.

Gure herriaz hitz egiten badiezu hangoei, zeren inguruan aritzen zara bereziki? Mugimendu sozial eta era ezberdinetako militantziaz aritzen gara, gure izaeraz, gure bizitza kalitateaz…hori da euskaldunetaz duten iritzia eta arreta deitzen diena. Euskaldunak oso ezagunak gara lurralde hontan, betidanik izan dugu mendirako joera. Txikitatik ikusi gaituzte gurasoekin batera, gaztetatik lagun kuadrillekin…

Zer dakite gure herriaz? Ez dute ezagutzen, beraiek euskaldun guztiak bilbotarrak garela uste dute. 

Zer zenekien zu hangoaz? 5 urterekin pasa nituen Torlan gurasoekin udako oporrak (argazki bat dut etxean!). Nire neba Alain bertara etorri zen bizitzera duela 20 urte eta beti etorri gara bisitan. Nire bikotea katalana da baina bertan ezagutu nuen.. .betidanik ezagutzen dugu bailara hauxe.

Zeintzuk dira zure etorkizunerako asmoak? Momentuz 13 urte daramatzagu bertan. Torlan jaio dira gure semeak eta gustoko ditugun lanak dauzkagu, bertan lagun sarea eraiki dugu… Eguneroko bizitzaz gozatzea nahiago dugu, bertako naturaren indarraz, eta bertan bizitzearen pribilegioaz.