EGITARAUA | Usansoloko jaiak azaroaren 28tik 30era ospatuko dira

Argazkia: Ander Elordui.

Usansoloko Jai Batzordeak badu honezkero azaroaren 28tik 30era ospatuko diren jaien egitaraua prest. Besteak beste, dantza, musika eta kirola uztartzen dituzten ekintzak antolatuko ditu hiru egunetan zehar. Hemen ezagutu daitezke egunez eguneko ekintza guztiak.

Neguko jaietarako prest daude usansolotarrak. Usansoloko Jai Batzordeak ezagutzera eman duenez, azaroaren 28tik 30era ospatuko dira eta hainbat ekintzak antolatuko dituzte hiru egunetan zehar txiki eta nagusientzat.

Besteak beste, musika, dantza eta kirola uztartzen dituzten saioak eskainiko dira Usansolon. Hemen batu ditu BINKEk egunez egun prestatuko diren ekintzak:

Azaroak 28, barikua
17:00 Umeentzako tailerrak, ludotekan
17:00 3×3 Saskibaloi txapelketa, Unkina kiroldegian
18:00 Gauargi taldea, Unkina plazan
19:15 Txorizoak, Unkina plazan
20:00 Pregoia, Unkina plazan
20:15 Mozorro gaua, Photocall-a frontoi txikian. Gaia: musika
20:30 Soka batukada, herritik zehar
20:45 Poteolinpiadak, BMko plazatik
22:30 Kontzertuak, Unkina plazan: Mambo Express, Zeinke eta Txapela Brava

Azaroak 29, zapatua
09:30 Diana Bizkaiko gaiteruekin, herrian zehar
10:00 Indaba eta tortilla txepelketen hasiera, Unkina plazan
11:00 Ene Gerturen artisau azoka, Izar plazan
12:00 Gaiteroen kalejira erraldoiekin, herritik zehar
14:00 Indaba eta tortilla txapelketan sari banaketa
15:00 Bazkari herrikoia, Unkina plazan
16:00 Bazkaloste musikatua, Usansoloko orfeoia eta euskara taldearen eskutik
17:15 Umeentzako ‘Txulalai’ ikuskizunam Unkina plazan
19:00 Aunitz Urtez musika taldea, Izar plazan
22:45 Kontzertuak Unkina plazan: Jona Exposito, Los Zopilotes Txirriaos, Kene.MP3

Azaroak 30, domeka
09:30 Diana Bizkaiko gaiteruekin, herrian zehar
10:30 Artisau azoka, Unkina plazan
11:00 Arku tiroa, frontoi txikian
11:30 Emakumezkoen lehen mailako pala partidak, Meatzetako frontoian
12:30 Oinari Dantza Taldearen emanaldia, Unkina kiroldegian
13:30 Pasabares gaiteroekin
17:30 Zirku tailerra, Unkina plazan
19:30 Jaien amaiera txokolatadarekin, Unkina plazan