Lapurdi eta Ganekogorta kaleetako espaloiak handitzen hasiko dira
Lanak
BINKE / 2022ko urtarrila
Lapurdi eta Ganekogorta kaleetako espaloiak handitzen hasiko dira
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Google Maps
Adi gaurtik aurrera Ganekogorta eta Lapurdi kaleei, hauek eraberritzeko lanak hasiko baitira, horrek trafikoan eragingo duen aldaketarekin. Zer egingo duten eta lanean zenbat denboraz arituko diren argitu dugu hemen.
Astelehen honetan, urtarrilak 31, Ganekogorta kale galdakoztarreko espaloiak handitzen, errepidearen mailarekin parekatzen eta argiteria hobetzen hasiko direla iragarri zuen iragan ostiralean Galdakaoko Udalak.
Behin lan horiek aurreratuta dituztela Lapurdi kalekoekin hasiko dira, bertan ere Ganekogorta kaleko ekintzekin hasteko. Obrek iraun bitartean kale hauek itxita izango dira. Hala ere, herritarrak lasaitu gura izan ditu herriko erakundeak, lanek iraun bitartean garajeetarako sartu-irtenak ahalbidetu egingo dituztelako.
«Kaleak oinezkoentzako atsegin, argi, irisgarri eta erosoagoa» bilakatu gura ditu Udalak lan hauekin, eta «ezustekorik ezean, lanek 17 asteko iraupena izango dabe».
Honetarako 648.513€ bideratu ditu Galdakaoko Udalak.