Burtotza Mendi Taldeak Usansoloko XXIII. Mendi Astea antolatuko du bihartik azaroaren 23ra bitarte. Besteak beste, Alex Txikonen hitzaldia eta mendi irteera eskainiko ditu. Hemen batu dugu egitarau osoa.
Beste urte batez, Burtotza Mendi Talde usansolotarrak Usansoloko Mendi Astea antolatuko du, Usansoloko Udalaren laguntzarekin.
Bihartik azaroaren 23ra izango da XXIII. edizioa eta hitzaldiak, erakusketak eta mendi irteera eskainiko ditu. Hemen batu dugu Usansoloko XXII. Mendi Astearen egitaraua, egunez egun:
Azarpak 17-21
Argazki erakusketa, Txapelenan
Azaroak 18, martitzena
19:00 Roke Rubioren ‘Aventuras en las alturas’ eta Jurgi, Eihar, Oihane eta Nerearen ‘Wadi Rum’ hitzaldiak, Txapelenan
Azaroak 21, barikua
19:00 Alex Txikonen ‘La vida de un Sherpa con 30 montañas escaladas de 8.000 metros’ hitzaldia, Txapelenan
Azaroak 22, zapatua
15:00 Bazkaria
Azaroak 23, domeka
09:00 Mendi irteera





