Ohi duenez, Lamintxu Gazte Asanbladak sagardotegi batera irteera antolatu du martxoaren 14rako. Zein sagardotegira izango den zehaztu ez duen arren, izen-ematea azaroaren 27ra izango da, Unkina plazan.
Gazteen arteko elkarbizitza sustatzeko helburuz, zenbait ekintza antolatu ohi ditu Lamintxu Gazte Asanblada usansolotarrak urtean zehar. Oraingoan sagardotegira irteera egiteko aukera eskainiko du martxoaren 14an.
Taldeak ez du zehaztu oraindik zein sagardotegira izango den irteera, baina izena emateko eguna zehaztu du. Azaroaren 27an izango da izena emateko hitzordua, Unkina eskolan, 19:00-20:00 ordutegian.
Izen-emate horretan 30 euroko fiantza eman beharko da eta falta dena aurrerago ordainduko da.




