«Pornoa deseraikitzeko» hitzaldia eskainiko du gaur Mairik
Feminismoa
BINKE / 2022ko otsaila
«Pornoa deseraikitzeko» hitzaldia eskainiko du gaur Mairik
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Salomon Ramirez
Urteko laugarren saioa eskainiko du gaur Mairi Emakume Feminista Batzak, 18:00etan: «Pornoa eta pelikuletako eszena erotikoak deseraikitzen».
Urtea gogor hasi du Galdakaoko Mairi Emakume Feminista Batzak, gaur —otsailak 2 eguaztena—, urteko laugarren saioa eskainiko baitu feminismoaren eta berdintasunaren bueltan.
Gaurko saioak «Pornoa eta pelikuletako eszena erotikoak deseraikitzen» izango du hizpide, doakoa izango da eta Zubiaurretarren 7 kaleko lokalean eskainiko du Ane Ortizek 18:00etan —Ortizek berak aurrekoan Mairik antolatutako «Gure sexualitatea erdigunean» hitzaldia ere eskaini zuen—.
Bertaratzeko ez dago aurretik izena eman beharrik.