«Gabon gaua salbu igaro daigun», Ainara G. Goitiandia

Argazkia: BINKE.

Zokoratutako berbak
Ainara García Goitiandia
BINKE / 2025eko abendua

Zein garai politte, Gabonak. Bere argiekaz, opariek, familia, lagunek, oporrak eta topera piztutako tximiniak.

Bitartean, erromesen munduan, hau da, emakumeon munduan… gabonetako argiek ez dekie dirdir bardine. Emakumeok, belo baten bidez ikusten doguz gabonak, gure irribarrea itxuragabetzen dauen beloa. Gehiegizko lan-karga, gizarte-presioa, depresioa, lortu ezin diren helburuak, baliozkotzeko beharra, bakardadea, atseginaren legea betetea, mine eta beldurre dire gehienetan bizi izaten dogun errealidadearen B aldea, alde ikustezina.

Ba al zenekien urria eta azaroan emakumeen tratamendu estetikoak %30 igoten direla? Gajoak… gure gorpua aldatzen dogu generoari buruzko agindu fisikoak betetako. Benga, familia guztiantzako opariek erosi doguz, geure buruari ere erosi diogu bikotekideak egin behar zigun oparie, janarie bebai, edarie ez dadile falta, nor zan alergikoa? Etxea apaindu, arbola ifini eta platerrak prestatu doguz, kolore gorria politte da eta kandela zuri pare bat pinaburu batzuekaz… buah txabal, familiak flipeko dau. Ezpanak egin doguz, botox pixka bat, eta ateak bezala margoztuta goaz, kilo bat lentejuelagaz lepo. Eta danak ixildu egingo dire.

Ba al zenekien Gabonetan indarkeria matxista areagotzen dela eta feminizidioak igoten direla? koinatuaren koinatukeriak aguantetan doguzen bitartean, gure bortxatzailearen alboan eseriko gara edo ubelduak makillajeagaz ezkutatuko doguz, familiak jakin ez dezan, badakizue. Baina guk badakigu, mahaian dauzen guztiak dakie, eta danak ixildu egingo dire. Gehienetan gure borreroarekin paseko doguz gabonetako jaiek, eta danak ixildu egingo dire.

Ba al zenekien kalean egiten diren gabonetako jaietan indarkeria matxista areagotzen dela? Gabonetako afarietara joango gara, Santo Tomasera, Eguberrian edo Gau zaharrean kalera urten egingo gara, fiestan, agian Erregetan bebai, monarkiaren morroien asuntuek. Kaleak gureak ere badirela diñorie, emakumeonak, baina ez hainbeste. Beharbada tabernaren baten edo etxerako bueltan, gizonen batek bortxatu egingo gaitu, jipoitu edo iraindu. Eta danak ixildu egingo dire. 

Egin irribarre eta beloa mantenidu tinko zure bihotzean, Gabonak dire eta.

Hator hator, mutil, mozkor, etxera,

amak edo ahiztak prestatutako gaztaina 

ximelak jatera,

gabon gaua ospatutzeko,

aitaren ta amaren ondoan,

ikusiko dok aita barrezka,

ama ere poz atsegin eta behartuaz.

Eragiok mutil!

Gaztainak erre artean

txipli… txapla… PUN!

Emakumeok gabon gaua salbu igaro daigun.

situs togel

situs toto