Domekan, abenduak 21, Bilbao Altxatuz Emakumezkoen Harrijasotze Sarian parte hartu zuen Ane Atxutegik. Usansolotarrak Patricia Martin garaitu zuen eta txapeldun izan zen.
Txorizoa, taloa eta aterkia izan ziren nagusi domekan Bilbon, San Tomas egunean, baina kirolak ere lekua izan zuen, urtero moduan.
Besteak beste, Bilbao Altxatuz Emakumezkoen Harrijasotze Saria lehiatu zen eta bertan parte hartu zuen Ane Atxutegik. Usansolotarrak Patricia Martin garaitu zuen eta txapeldun izan zen.
Norgehiagoka abenduaren 13an Zeanurin lehiatutako Bizkaiko Harrijasotze Txapelketako finalaren errebantxa izan zen. Final horretan Atxutegik Martinen aurka galdu zuen.




