Jose Lekue usansolotarrak 100 urte bete ditu

Argazkia: Usansoloko Udala.

Abenduaren 10ean 100 urte bete zituen Jose Lekue usansolotarrak, eta Agustin Aizpuru alkateak eta Javier Aurrekoetxea zinegotziak bere etxean zoriondu zuten.

Mende oso bat bete zuen herrikidea zoriondu zuen abenduaren 10ean Usansoloko Udalak. Jose Lekue usansolotarrak 100 urte bete zituen eta Udaleko kide bi joan ziren bere etxera.

Zehazki, Agustin Aizpuru alkatea eta Javier Aurrekoetxea zinegotzia joan ziren eguneko protagonistaren etxera eta «omenaldi xume baina hunkigarria» eskaini zioten.

«Usansoloko Udaletik zorionak eman nahi dizkiogu Jose Lekueri, mugarri berezi hau ospatzeagatik. Zorionak eta urte askotarako!» adierazi dute Usansoloko Udaletik.


situs togel

situs toto