Usansolok LED argiztapena jarriko du herri osoan

Argazkia: iStock.

Usansoloko Udalak herriko argiteria publikoa berritzeko lanak hasi ditu, egungo argiak LED argiztapenarekin ordezkatzeko. Urtero aurrekontuaren zati bat bideratuko du herriko gune desberdinetan argiteria berritzen joateko, herri osoan argiztapen hori ezarri arte.

Herriko argiteria publikoa berritzeko lanak hasi dituela iragarri du Usansoloko Udalak. Egungo argiak LED sistemarekin ordezkatuko ditu, «sistema modernoagoa, eraginkorragoa eta ingurumenarekiko errespetutsuagoa».

Aldaketa «modu mailakatuan» egingo da, Udalaren esanetan. Urtero aurrekontuaren zati bat bideratuko da herriko gune desberdinetan argiteria berritzen joateko, herri osoan LED argiztapena ezarri arte.

Ekimen honen helburua «energia aurreztea, kaleetako argiztapena hobetzea eta gure kaleak seguruagoak egitea da».

Lanek irauten duten bitartean sor daitezkeen eragozpen txikiengatik barkamena eskatzen du Udalak, eta herritarren pazientzia eta laguntza eskertu ditu.

situs togel

situs toto