Usansoloko Binakako III. Duatloia martxoaren 22an antolatuko da

Argazkia: Peio Zamalloa.

U113 taldeak Usansoloko Binakako Duatloiaren hirugarren edizioa antolatuko du martxoaren 22an. Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko.

Aurreko bi edizioetako arrakasta errepikatzeko asmoz, Usansoloko Binakako Duatloiaren hirugarren edizioa antolatuko du U113 taldeak.

Martxoaren 22an izango da, eta lasterketan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko, webgune bitartez. Martxoaren 16ra arte egin daiteke.

Lasterketa 11:00etan hasiko da eta aurreko edizioan bezala parte-hartzaileek 5 kilometro egingo dituzte korrika, beste 20 bizikletaz eta azkenik 2,5 kilometro korrika berriz.

situs togel

situs toto