Metroaren 5. Lineako obrak bisitatu zituzten pasa den astean Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Susana Garcia Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak. Bertan jakinarazi zuten Usansolon Metro geltoki bakarra eraikiko dutela, ospitalean, eta obrak apirilean hasiko direla.
Usansolon izan ziren pasa den astean Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia eta Susana García Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburua, eta Metroaren 5. lineako obrak bisitatu zituzten.
Bertan lanen egoera egiaztatu zuten eta Euskal Trenbide Sareak dagoeneko Metroaren 5. Lineako tunelaren %20 hondeatu duela ezagutzera eman zuten. Guztira, ibilbide osoko 6,3 kilometroetatik 1,2 km. hondeatu dituzte, BINKEk jaso zuen moduan.
Bestalde, Deia egunkariak jasotako informazioaren arabera, Usansolon Metro geltoki bakarra eraikiko dutela jakinarazi zuten ere bisitan. Ospitalean ezarriko dute, eta obrak apirilean hasiko dira.
Usansolotarrak erabaki horren kontra agertu dira beste behin, eta Geltokia Erdigunean plataformak Aldundiaren jarrera salatu du: «Udalerri oso baten mugikortasunari argi eta garbi kalte eragiten dion proiektu bat ez litzateke entzuteko prozesurik gabe aurrera atera behar».




