Euskal Herriko Itzulia apirilaren 7an Elorritxuetatik igaroko da
Txirrindularitza
BINKE / 2022ko otsaila
Euskal Herriko Itzulia apirilaren 7an Elorritxuetatik igaroko da
TESTUA: Jon Gomez Garai
GRAFIKOAK: Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etapa Elorritxueta-Viverotik igaroko da apirilaren 7an. Ez behin gainera, bi aldiz. Hemen batu ditugu antolakuntzak kaleratutako grafiko bi, ibilbide osoarena eta laugarren etaparena.
Datorren urteko Frantziako Tourrak egingo duen bezala, aurtengo Euskal Herriko Itzuliak ere Galdakaoren parte den Elorritxueta —gaztelaniaz Vivero izenez ezaguna den— mendia hartuko du protagonista. Eta horren berri eman dute gaur lehiaketaren antolatzaileek.
Euskal Herriko Itzulia gaur, otsailak 9, aurkeztu dute Hondarribian —lasterketa hasiko den herrian— Txomin Sagarzazu herriko alkateak, Julian Eraso lasterketako arduradun nagusiak eta Roberto Laiseka ibilbideen zuzendariak.
Apirilaren 4tik 9ra bitarte antolatuko da 61. edizioa. Sei etapa izango ditu Hondarribin hasi eta Eibarko Arraten amaituta. Eta Elorritxuetatik apirilaren 7an igaroko da, bi aldiz: lehenbizi Lemoatik, Usansolo pasa eta Elorritxuetako 365 metro igoko dituzte txirrindulariek. Jaitsiera Uribe Kostarantz egingo dute, Sopelara joateko. Armintzatik Jata (286 m.) eta Urruztimendi (309 m.) mendiak igotzera joko dute eta azken mendi honetatik jaitsita Zamudiotik igaroko dira, bertatik bigarrenez Elorritxuetako igoera hartu eta oraingo honetan 414 metroak igotzeko.