Laminarreta Bideko plaza hobetzeko obrak hasiko ditu Usansoloko Udalak

Argazkia: Google Maps.

Laminarreta Bidean dagoen plazan galtzada-harrizko zoladura egokitzeko lana hasiko ditu bihar Usansoloko Udalak. Lanak segurtasunez egin ahal izateko, aparkaleku guztiak libre utzi beharko dira.

Usansoloko Udalak Laminarreta Bidean dagoen plazan galtzada-harrizko zoladura egokitzeko lana hasiko ditu bihar, otsailak 18.

Lanak segurtasunez egin ahal izateko, beharrezkoa izango da plazan ibilgailurik ez egotea, eta aparkaleku guztiak libre utzi beharko dira.

«Herritarren laguntza eskertzen dugu, eta barkamena eskatzen dugu jarduera honek sor ditzakeen eragozpenengatik», adierazi du Usansoloko Udalak.

situs togel

situs toto