«Zedroak Galdakaon», Manu Etxebarria

Argazkia: BINKE.

Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2026ko martxoa

Arbola sinboliko ugari dago munduan zehar eta euretariko bat zedroa da. Dirudienez, Libanoko Zedroak dira entzutetsuenak Biblian be sarri agertzen diralako, handitasuna, indarra, biziraupena, zuzentasuna eta justizia eta abarren sinbolo lez. Konifera bat da, Afrikan, Ekialde Ertainean eta Himalayan kokaturik batez be. Galdakao, handik urrun dago baina zedroak daukaguz, besteak beste, Plazakoetxe parkean, eta ez bat edo bi, gehiago be bai, lerden, sendo eta zindo. Zedroa orri iraukorrekoa zuhaitza da eta behin martiraz gero, piña bereziak urtetan deutsaz adarretan erretxina aromatikoa dariola. Urteak aurrera egin ahala, udagoienerantz, piña bereziok zabaldu eta sikatu egiten dira. Han-hemenka, adornu lez be erabiltzen dira. Zedroaren zura, arina, biguna, iraunkorra eta egonkorra danez gauza askotarako erabiltzen da. Bibliara joaz, Salomon Erregeak Jerusalemgo tenploan Libanoko zedroak erabili ebazan. Herrialde askotan erabili dira, Fenizian, Egipton, Grezian, Erroman… Zedroak, botika, aroma eta musika tresnatarako be erabili dira. Plazakoetxe parkeko zedroak, besterik ezean, gozatzeko daukaguz Libanoraino joan barik. Joan eta ikusi.     

situs togel

situs toto