Galdakaok Suediako eta Italiako gazteekin elkarbizitza programa berria abiatu du

Argazkia: GavurHoca.

Argizai taldeak eta Galdakaoko Udalak elkarbizitza programa berria jarri dute martxan: Gazte Truke Plus. Ekimena 18 eta 20 urte bitartekoentzat zuzenduta dago, eta Suediako eta Italiako gazteekin elkarbizitza egiteko aukera izango dute.

Urtero egin ohi dutenez, Gazte Trukea ekimena jarri dute martxan Argizai taldeak eta Galdakaoko Udalak. Ekimena 15 eta 17 urte bitartekoei dago zuzenduta, eta Poloniako gazteekin egingo dute elkarbizitza aurtengo udan, BINKEk jaso zuen moduan

Aurten ordea, programa zabalduko dute, 18 eta 20 urte bitartekoentzat sortutako Gazte Truke Plus ekimenaren bitartez. Edizio berezi hau 2006 eta 2008 artean jaiotako gazteei zuzenduta dago, eta aurreko trukeen
metodologia bera mantentzen du: parte hartzaileek ingelesa jakin beharko dute, bidaiaren prestakuntza saioetara joan eta Youth4Change proiektuan parte hartu.

Horrek ingurumenaren zaintzan, animalien ongizatean eta murriztu, berrerabili eta birziklatzearen printzipioen sustapenean gazteen parte hartzea bultzatzen du, BINKEk apirileko aldizkarian argitaratu zuen erreportajean azaltzen den moduan. Saio horiek hilero egingo dira hauetan: apirilak 18, maiatzak 23 eta ekainak 13.

Kasu honetan, trukeak Galdakaoko, Suediako eta Italiako gazteak bilduko ditu abuztuaren 30etik irailaren 5era Italian, Chiavenna eta Milan hirietan zehazki. Programan parte-hartzeak 150 euroko kostua du eta hamar plaza eskaintzen dira guztira. Eskabideen kopurua handiagoa izatekotan, zozketa egingo litzateke.

Interesa dutenek apirilaren 15era bitarte izena eman ahal izango dute, eta informazio gehiago ezagutu daiteke proiektuak@argizai.org helbidean edo 688842899 telefonoan.

Bestalde, zalantzak argitzeko informazio bilera antolatuko da apirilaren 13an, Indarra lokalean. 17:30ean guraso eta tutoreentzako saioa izango da, eta 18:30ean, aldiz, gazteentzat.

«Gazte Truke Plus aukera bikaina da Galdakaoko gazteek kultura berriak ezagut ditzaten, baita nazioarteko lagunak egiteko eta dibertsioa, ikaskuntza eta ingurumenarekiko zein animalien ongizatearekiko konpromisoa uztartzen dituzten proiektuetan aktiboki parte hartzeko ere», adierazi du Galdakaoko Udalak.

situs togel

situs toto