Hurrengo denboraldian Challenge Ligan jokatzeko playoff-en joaneko partida jokatu zuen Ibaizabal Saskibaloi Taldeak zapatuan Madrilen, CD Distrito Olímpico taldearen kontra. Galdakoztarrek garaipena lortu zuten, eta maiatzaren 9an jokatuko dute bigarren partida erabakigarria Urreta kiroldegian.
Ibaizabal Saskibaloi Taldea bigarren izan da aurten LF2 Ligan, eta horri esker lorpen historikoa eskuratu du: hurrengo denboraldian Challenge Liga jokatzeko playoff-ak lehiatzea.
«Mailaz igotzeko playoff-ak jokatuko ditugu urtean zehar egindako lan gogorrari esker», aitortu zion Julene Royale jokalariak BINKEri, apirileko aldizkarian egindako elkarrizketan.
Galdakoztarrek zapatuan jokatu zuten joaneko partida Madrilen, eta garaipena lortu zuten 56-65. Hortaz, bigarren partida erabakigarrian madrildarren kontra lortutako aldeari eutsi beharko diote.
Partida hori zapatuan, maiatzak 9, jokatuko da Urreta kiroldegian 17:30ean, eta klubetik herritarrak animatu dituzte Urretara joan eta jokalariak babestera.




