Gerra Zibileko umeen zerrenda osatzeko ekarpenak jasotzen ari dira Galdakaon

Argazkia: Irati Alonso García.

Galdakaoko Udalak, Galdakao Gogorak eta Intxorta 1937 elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Helburua Espainiako Gerra Zibilean erbesteratutako Galdakaoko haurrei buruzko informazioa ikertzeko eta biltzeko lan bateratua bultzatzea da.

Tropa faxistek Galdakao bonbardatu zutenetik 89 urte beteko dira maiatzaren 19an, eta horren harira Memoria Astea antolatuko dute Galdakao Gogora Elkarteak eta Udalak, BINKEk jaso zuen moduan.

Atzo eman zuten ezagutzera egitarau osoa, udaletxeko pleno aretoan egindako agerraldian, eta bertan beste berri bat iragarri zuten: Galdakaoko Udalak, Galdakao Gogorak eta Intxorta 1937 elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute.

Hitzarmenaren helburu nagusia Espainiako Gerra Zibilean erbesteratutako Galdakaoko haurrei buruzko informazioa ikertzeko eta biltzeko lan bateratua bultzatzea da. «Oso garrantzitsua da memoria bizirik mantentzea, eta are gehiago bizi garen garaietan», azaldu zuen Iñigo Arriandiaga alkateak hitzarmena sinatzean.

Intxorta 1937 Elkartea faxistei aurre egin zieten pertsonen oroimena berreskuratzeko lanean ari da 1986tik eta duela urte batzuk gerrako umeen zerrenda osatzen ari da ere.

«Herrietara etorri behar gara eta elkarlanean aritu behar gara prozesu hori osatzeko, herrietan daudelako testigantzak. Umeen izenez gain, adina eta jaioterria ezagutu nahi ditugu eta horretarako jendearen laguntza behar dugu», azpimarratu du Juan Ramon Garai elkarteko presidenteak hitzarmena sinatzeko agerraldian.

Horretarako, zerrendatuta dauden pertsonen izenak ikusteko eta beren ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarrek Udalaren webgunean gaitutako atalaren bidez.

situs togel

situs toto