Tropa faxistek Galdakao bonbardatu zutenetik 89 urte beteko dira maiatzaren 19an, eta horren harira Memoria Astea antolatuko dute Galdakao Gogora Elkarteak eta Udalak. Egitarauaren baitan, Burdin Hesitik bisita gidatua eskainiko dute domekan.
Urtero moduan, 1937an sufritu zuen bonbardaketa gogoratuko du Galdakaok maiatzaren 19an. Tropa faxistek bonba bat jaurti zuten Plazakoetxeko aterpe sarrerara, eta hamasei galdakoztar hil zituzten erasoan.
Urteurrenaren harira, Memoria Astea antolatuko dute Galdakao Gogora Elkarteak eta Udalak. Horren baitan, hiru ekintza eskainiko dituzte, BINKEk jaso zuen moduan.
Lehenengoa domekan, maiatzak 17, izango da, eta Burdin Hesitik bisita gidatua egingo dute. 09:00etan abiatuko dira Kurtzeko plazatik, eta Galdakao Gogora Elkartetik herritarrak animatu dituzte parte hartzera.




