ARGAZKIAK | Maxameko langileek manifestazioa egin dute lantegitik udaletxera
Greba mugagabea
BINKE / 2022ko otsaila
Maxameko langileek manifestazioa egin dute lantegitik udaletxera
ARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
Atzoko greba mugagabeari eutsita gaur manifestazioa egin dute Maxam enpresako ehunka lagunek lantegitik Kurtzeko plazara eta bueltan. Udaletxean Iñigo Hernando alkatearekin batu diren unea ere batu du Aitzol Zamalloa argazkilariak.
Atzo hasitako greba mugagabeari eutsi eta manifestazioa egin dute gaur, otsailak 17, ehunka langilek Maxametik Kurtzeko plazara eta buelta. Ibilbide guztia Ertzaintzak eta Udaltzaingoak babestuta egin dute, eta lantegi parean istiluen kontrako ertzainen brigadak ere izan dira, atzo bezala.
«Zuhatzun inor ez dago soberan» bezalako oihuak entzun dira Juan Bautista Uriarte kalean zehar, eta behin Kurtzeko plazara iritsita Iñigo Hernando alkateak hartu ditu bertan.
Hemen batu ditugu Aitzol Zamalloaren zenbait argazki.