Udaberri Kopak 350 txirrindulari gazte batuko ditu Galdakaon

Argazkia: Festak.com

Galdakaok Udaberri Kopako jardunaldi bat hartuko du lehen aldiz domekan, maiatzak 17. Bizkaiko Txirrindularitza Federazioko eskolen errepideko txapelketak 350 gazte batuko ditu herrian, eta ginkana solidarioa antolatuko dute ere Urretan eskolan.

Herrian txirrindularitzaz gozatzeko aukera bikoitza eskainiko du asteburuan Galdakao Txirrindulari Elkarteko Gelak.

Batetik, 850 metroko kronoeskalada antolatuko du Bekeako jaien egitarauaren baitan, BINKEk jaso zuen moduan.

Bestetik, Udaberri Kopako jardunaldi bat hartuko du Galdakaok lehen aldiz domekan, maiatzak 17, Gelaren eskutik.

Bizkaiko Txirrindularitza Federazioko eskolen errepideko txapelketak hainbat txirrindularitza eskolatik etorritako 350 gazte inguru batuko ditu, tartean Galdakaokoak.

Benjamin, kimu eta haur kategorietako gazteek parte hartuko dute bertan, eta 10:30ean hasiko da lehiaketa.

Txapelketarekin batera, haurrentzako ginkana izango da Urreta eskolan. Nahi duen orok parte hartu ahal izango du, eta txikienek euren bizikletaren gaineko trebetasunak modu ludiko eta hezitzailean erakusteko aukera izango dute.

Halaber, Haszten egokitutako txirrindularitza eskolak bizikleta egokituko erakustaldia egingo du. Horren bidez, «kirolak pertsona guztientzako integrazio eta parte hartze tresna gisa duen garrantzia azpimarratuko du elkarteak», azaldu dute Udaletik.

Gainera, goiz osoan zehar, Bizieskola Arrigorriagak antolatutako haur ginkana ziklista egingo da, 10:30etik 13:30era bitartean. Bertan, gurpilen gainean duten trebetasuna probatzeko aukera izango dute haurrek. Parte-hartzea librea izango da, baina derrigorrezkoa izango da norberaren bizikleta eta kaskoa jantzita joatea.

Ekitaldiak izaera solidario nabarmena izango du. Jardunaldiaren amaieran zozketa egingo da eta bildutako dirua Haszten elkartea bultzatzera bideratuko da. Galdakaoko hainbat saltokik eta erakunde laguntzailek eman dituzte zozketarako sariak, eta bat egin dute ekimen horrekin, kirol inklusiboa bultzatzeko eta berdintasuna, bizikidetza eta irisgarritasuna bezalako balioak sustatzeko.

situs togel

situs toto