Zulaibarrek gradu berri bat gehitu du bere hezkuntza eskaintzan: Mekanizazio, Konformazio eta Muntaia Prozesuak Programatzea eta Diseinatzea.
Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegiak gradu berri bat gehitu du bere hezkuntza eskaintzan, lanean dabiltzan langileei eta langabetuei zuzendua: Mekanizazio, Konformazio eta Muntaia Prozesuak Programatzea eta Diseinatzea.
Apustu honekin, Zeanuriko ikastetxeak lan-merkatuaren beharretan jartzen du arreta eta beste urrats bat ematen du bere prestakuntza-planean.
Campus Zulaibar Arratiako eta Bizkaiko hezkuntza eremu garrantzitsuenetako bat da. Gune berriak 3.500 metro karratu ditu eta Smart Factory 4.0 tailerrekin eta coworking gelekin dago hornituta. Izan ere, hezkuntza proposamenaz aparte, campusak ikasleei enpresetatik gertu egoteko aukera ematen die eta ekintzailetza proiektu berriak abiarazteko erraztasun guztiak jartzen ditu. Enpresa berriak sortzeko ametsa dutenentzat leku aproposa da.
Apustu fidagarria da Zulaibar, ia 70 urteko ibilbidea berme ezin hobea da eta Campus Zulaibar berriak talentua garatzeko ekipamendu eta profesional onenak eskaintzen ditu. ETHAZI metodologia oinarri, ikasleek Erasmus+ edo Global Training bezalako nazioartekotze programetan parte hartzeko aukera izango dute ere.
Aurrematrikula. Ikastegian aurrematrikula egiteko epea maiatzaren 4tik 22ra egongo da zabalik. Interesa dutenek 94 673 91 16 telefonora deitu edo orientazioa@zulaibar.net helbide elektronikora idatzi ahal dute. Hala ere, gradu berrirako matrikula urte guztian zabalik dago.




