Galdakaoko Jai Batzordeak txapelketa gastronomiko berria antolatu nahi du Santakurtzetan, eta ekimena prestatzeko bilera deitu du gaurko, ekainak 29. Herritarrak eta elkarteak deitu ditu hitzorduan parte hartzera.
Irailaren 11tik 20ra ospatuko dira aurtengo Santakurtzak, eta Udalak eta Jai Batzordeak programaren ataletako batzuk eman dituzte ezagutzera.
Besteak beste, Neomak, Kaotiko, Les Testarudes eta Latzen taldeen kontzertuak iragarri dituzte, eta pregoilaria aukeratzeko bozketa jarri dute martxan.
Bestalde, Jai Batzordeak txapelketa gastronomiko berria antolatu nahi duela jakinarazi du, eta ekimena prestatzeko bilera deitu du gaurko, ekainak 29.
Saioa Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan izango da, 19:00etan, eta bertan ekimen berri honetaz azalpen guztiak emango dituzte.




