Santakurtzetako kuadrilla txapelketaz «errespetuz gozatzeko» dekalogoa argitaratu dute

Argazkia: Ander Elordui.

Barikuan hasiko dira Santakurtzak, eta kuadrilla txapelketan «errespetuzko giroan gozatzeko» helburuz sortutako dekalogoa argitaratu dute aurten ere antolatzaileek. Hemen batu ditugu dekalogoaren hamar puntuak.

Heltzear dira Santakurtzak, eta jaiekin urtero antolatzen diren kuadrilla txapelketak. Horietan izena emateko azken eguna gaur, irailak 9, da, eta aurten hiru antolatuko dira: Kuadrillen Arteko XXIII. Txapelketa, I. Txapelketa Gastronomikoa edo Gazte Kuadrillen Txapelketa.

Txapelketetan ondo pasatu eta «errespetuzko giroan gozatzeko» helburuz, hamar puntuko dekalogoa argitaratu dute antolatzaileek aurten ere, eta hemen batu dugu:

1.    ONDO PASATU. Irri egin eta disfrutatu

2.    ERRESPETUA IZAN. Pertsona orok dugu eroso egoteko eskubidea

3.    OSASUNTSU LEHIATU. Irabaztea ez da garrantzitsuena

4.    HARRO EGON. Harro egoteko moduko txapelketa daukagu

5.    ELKARLANEAN ARITU. Denon artean eta boluntarioki egiten dugu posible

6.    ENPATIA IZAN. Zaindu zu zaindua izan nahiko zenuke bezala

7.    ANIMATU ETA ZORIONDU 

8.    EREDU IZAN 

9.    KONFIANTZA IZAN. Konfiantza izan antolakuntzan 

10.  ULERKORRA IZAN. Arazoen aurrean entzule izango gara

Bestalde, jaietan kuadrillen artean sortzen den lehiakortasuna dibertsioarekin eta errespetuarekin batera doala bermatzeko, ez da onartuko jarrera edo izaera diskriminatzailea duen talde, kuadrilla edo elkarterik. Hori dela eta, Limoi Sariak banatuko dira aurten ere.

Antolatzaileek limoi bat edo gehiago eman ahal izango dizkiete arauak betetzen ez dituztenei, tranpak egiten dituztenei, epaimahaiaren erabakiak errespetatzen ez dituztenei edo beste parte-hartzaile, antolatzaile zein epaimahaikideekiko jarrera edo adierazpen diskriminatzaileak edo errespetugabeak dituztenei.

Limoi gehien biltzen dituen kuadrillak hurrengo urteko Santakurtzetako txapelketari 25 puntuko zigorrarekin ekingo dio, eta diru-sariren bat lortuz gero, sariaren erdia jasoko du.

Hala ere, zigorra arintzeko aukera izango du: irailaren 20ko sari banaketan, Kurtzeko karpako eszenatokian bildutako limoi guztien zukua edanez, zigorra 10 puntura eta sariaren murrizketa %10era jaitsiko dira.


situs togel

situs toto