Galdabusak gaueko zerbitzu berezia izango du Santakurtzetako asteburuetan

Argazkia: Jon Gomez Garai.

Santakurtzetako bariku eta zapatuetan gaueko zerbitzua eskainiko du Galdabusak. Hemen batu ditugu ordutegiak eta geralekuak.

Herritarrek jaietan segurtasunez gozatzeko asmoz, Galdabusak ordutegia zabalduko du Santakurtzetan. Zehazki, gaueko ordutegia eskainiko ere du irailaren 11, 12, 18 eta 19ko gauetan, 00:00etatik 07:00etara.

Zerbitzua orduro puntuan abiatuko da Galdakaoko erdigunetik (Juan Bautista Uriarte 30) eta Urreta, Bengoetxe, Olabarrieta, Aperribai, Arkotxa, Ibaizabal, Zuhatzu, Bekea eta Olabarri auzoetan geralekua izango du.

Halaber, Galdabusa erabiltzaileek eskatutako edozein lekutan gelditu ahal izango da, betiere ezarritako ibilbidetik atera gabe eta gidariak geldialdia egiteko baldintzak egokiak direla iritziz gero.

Bestalde, Galdakaotik Boluetako Metro geltokira doan lanzadera zerbitzua ere erabilgarri izango da Santakurtzetako asteburuetan.

Zehazki, barikuetan 23:30etik 05:30era, eta zapatuetan 23:30etik 06:30era, orduero. Jaietan, Anbulatorioa, Urreta, Sixta Barrenetxea, Bengoetxe-La Troka, Olabarrieta eta Aperribai geltokietan egingo du geldialdia. Hau da, autobusa ez da Juan Bautista Uriarte kaletik abiatuko, Anbulatorio albotik baizik. 

Azkenik, irailaren 12 eta 19an, zapatuak, Galdakaotik Arratiarako gaueko autobus zerbitzua ere egongo da. Autobusak Plazakoetxetik abiatuko dira 02:30ean eta 05:00etan, eskualdeko herrietara joateko aukera erraztuz. 

Eragina trafikoan

Bestetik, jaietako ekitaldien ondorioz, trafikoan hainbat eragin izango dira herrian:

  • Irailak 11, barikua: Juan Bautista Uriarte kalea 18:00etatik 21:00etara itxiko da desfileagatik, eta Ganekogorta kalea, 1 eta 9 zenbakien artean, 22:00etatik 00:30era, trizikloen lasterketagatik.
  • Irailak 12, zapatua: Juan Bautista Uriarte 31 eta 63 zenbakien artean itxiko da, 16:00etatik 20:00etara, ohe lasterketagatik.
  • Irailak 13, domeka: Juan Bautista Uriarte itxiko da 63 zenbakitik Elexalderaino, 14:30etik 20:30era, goitibeheren jaitsiera egiteko, eta Zabaleako sarbidea ere itxiko da Abusutik (N-634 errepidetik).
  • Irailak 12 eta 19: Muguru kalea itxita egongo da, Zamakoa eta Bernart Etxepare artean, orkestraren muntaketa eta emanaldia direla eta; garajeetako erabiltzaileei sarrera eta irteerak saihestea gomendatzen zaie.
  • Gipuzkoa kalea: asteburuetan itxita egongo da: irailaren 11ko 20:00etatik hilaren 14ko goizera arte, eta irailaren 18ko 20:00etatik jaiak amaitu arte.

situs togel

situs toto