Deskargatu M8ko hiru egitarauak: Aperribai, Usansolo eta Galdakao
Emakumeen Nazioarteko Eguna
BINKE / 2022ko martxoa
Deskargatu M8ko hiru egitarauak: Aperribai, Usansolo eta Galdakao
GRAFIKOA: Binke
TESTUA: Jon Gomez Garai
Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan asko dira gure herriek antolatutako ekintzak. Martxoa hastearekin batera Aperribai eta Galdakao ere hasi dira dagoeneko ekitaldiak antolatzen, egitarau mamitsuenak datorren astelehenetik aurrera hasiko badira ere.
Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira hainbat hitzaldi, ikastaro, emanaldi, antzezlan, mural margoketa eta bestelako ekintza antolatu dituzte Aperribaiko, Usansoloko eta Galdakaoko emakumeek*.
Lehenengo egitaraua Basandere elkartearen eskutik antolatu da, bigarrena Usansoloko Talde Feministaren eskutik eta azkena, Galdakaokoa, nazioarteko egun hau antolatzeko sortu den Martxoak 8 Asanbladaren eskutik, Momoak taldeak eta beste hainbat eragilek bultzatuta.
Hemen batu ditu Binkek hiru egitarauak zerrenda bakarrean, eta Udalak argitaratutako eskuorria deskargatzeko aukera dago egitarauen amaieran:
— APERRIBAI —
Basandere elkarteak antolatuta
Martxoak 4, barikua
17:00. Mural margoketa, Eperlandako Eskoletan.
Martxoak 7, astelehena
18:30. «Aperribai se vista de morado» Auzo elkartetik.
Martxoak 10, eguena
17:00. «La vida que no fue» Sol Antolín Herreroren liburuaren aurkezpena, Aperribaiko liburutegian.
Martxoak 11, barikua
18:30. «El orden de las cosas» film laburraren proiekzioa, Basanderen lokalean eta ondoren eztabaida.
Martxoak 25, barikua
18:30. «Agua Bendita» antzezlana Aztiak Antzerki taldearen eskutik, Eperlandako Eskoletan.
— USANSOLO —
Usansoloko Talde Feministak antolatuta
Martxoak 8, martitzena
18:00. Kontzentrazioa eta Benita Aboitiz irakasleari gorazarrea.
19:30. Manifestazioa Bilbon, Jesusen Bihotzetik.
— GALDAKAO —
Martxoak 8 Asanbladak antolatuta
Martxoaren 1etik 11ra
17:30 – 20:30. Emakume Baserritarrak erakusketa Gaittun elkartearen eskutik, Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan.
Martxoak 2, eguaztena
18:30. Sistema Patriarkala eta Arrazakeriaren Ondorioak Emakumeen Bizitzetan solasaldia –testigantzak eta bizipenak–, Kurtzeko plazako karpan Elkarlaguntza Sarearen eskutik.
Martxoak 3, eguena
19:00. Itsasoan Gaittun dokumentalaren aurkezpena Gaittun elkartearen eskutik, Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan.
Martxoak 7, astelehena
19:00. Pronoia antzezlana Virginia Imazen eskutik, Torrezabal Kultur Etxean.
Martxoak 8, martitzena
08:30. Kotxe karabana, plaza gorritik hasita.
11:30. Mural margoketa, Gipuzkoa kalean.
13:30. Kontzentrazioa, udaletxean.
15:00. Bazkaria, Kurtzeko plazan —ekarri janaria etxetik—.
16:00. Bazkaloste musikatua.
17:00. Kolektibo desberdinen irakurketa.
17:30. Trenera martxa.
19:30. Manifestazioa Bilbon, Jesusen Bihotzetik.
Emakumeek egindako zinea Torrezabal Kultur Etxean
Martxoak 9, eguaztena
19:00. Miss Marx
Martxoak 16, eguaztena
19:00. Nora
Martxoak 23, eguaztena
19:00. Las Niñas
Martxoak 10, eguena
19:00. «Agua Bendita» antzezlana Aztiak Antzerki taldearen eskutik, Torrezabal Kultur Etxean.
Martxoaren 14tik 25era
11:30 – 13:30 eta 17:30 – 20:30 Emakumeak Kontalari erakusketa Erabide elkartearen eskutik, Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan.
Martxoak 15, martitzena
19:00 – 20:30. «Tertulia literaria lila» hitzaldia Iratxe Unzurrunzaga Gáraterekin Erabide elkartearen eskutik, Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan.
Martxoak 17, eguena
19:00 – 20:30. «Las mujeres y los medios de comunicación» hitzaldia Iratxe López Leónekin Erabide elkartearen eskutik, Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan.