Dendariek euren eskaintzak kalera aterako dituzte asteburu honetan
Merkataritza
BINKE / 2022ko martxoa
Dendariek euren eskaintzak kalera aterako dituzte asteburu honetan
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Eguen honetatik aurrera albiste honetan batutako Galdakaoko eta Usansoloko 31 dendek euren eskaintza bereziak kalera aterako dituzte zapatura bitarte. Ezagutu zeintzuk diren merkatari guzti horiek!
Martxoaren 3tik 5era bitarte Galdakaoko eta Usansoloko saltokiek euren eskaintzak kalera ateratzeko aukera izango dute. Horrela ba, eguen honetatik aurrera parte hartu gura duten dendetako atariak erakusleiho bilakatuko dira zapatura bitarte.
«Outlet Galdakao» izenez bataiatu duten ekimena urteroko hitzordua da honezkero, eta Dendari Elkarteak Galdakaoko Udalarekin batera antolatzen du.
Hauek dira aurten ekimenean parte hartuko duten merkatariak:
- Ainara Complementos
- Ametsak
- Bonilla Fotografos
- Chic…
- Calzados Motila
- Calzados Moka
- Cler
- Copitos
- Etxepare Denim
- Fancy
- Fancy Kids
- Gata
- General Optica
- Goxoh
- Grupo Olje
- Iroa
- Kilika
- Kil-Kir
- Koopera
- Lastaira
- Lenceria Haizea
- Lencería Mariu
- Loradenda Orkitxe
- M2s Estilistas
- Mercería Conchi
- Opticalia Galdakao
- Phuket
- Shia
- Tejidos Confecciones Legarda
- Xama Hogar Y Decoración
- Zapateria Kaos