Gazteentzako orientazio saioak antolatu ditu Galdakaoko Udalak
Hezkuntza
BINKE / 2022ko martxoa
Gazteentzako orientazio saioak antolatu ditu Galdakaoko Udalak
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Antonio Guillem
«Zer izan nahi dut nagusitan?» izenburupean, ikasketa edo lanbide aukeraketa egin behar duten DBH 4. mailako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleei zein haien familiei zuzendutako bi orientazio saio antolatu ditu Galdakaoko Udalak martxoan.
Zer izan nahi dut nagusitan?» galderari erantzuna emateko baliabideak eskaintzeko intentzioarekin antolatu dituzte orientazio saioak Galdakaon. «Aukera akademiko eta laboralak» aztertzeko saio hauetan, gaur egun existitzen diren aukera ezberdinak aurkeztuko dira, hala nola, unibertsitatea, lanbide-heziketa, modalitate ezberdinak, etab. Gainera, merkatuan dagoen lan eskaintza ere aztertuko dute parte-hartzaileekin. Helburua, «ikasleei dauden aukeren berri ematea» da, adierazi du Galdakaoko Udalak, «bakoitzak ondoen egokitzen zaion bidea aukeratu ahal dezan».
Bi talde osatuko dira, eta talde bakoitzak bi saiotan hartuko du parte —martxoaren 15ean eta 22an edo martxoaren 16an eta 23an—. Talde horiek bi azpitaldetan egongo dira banatuta: 15 ikasle eta 15 familia, eta saio bakoitzean ordutegi ezberdinak izango dituzte bi azpitalde hauek.
Lehenengo taldea:
Martxoak 15 eta 22
17:00 – 18:45. Gazteetzako saioa
19:00 – 20:45. Familientzako saioa
Bigarren taldea:
Martxoak 16 eta 23
17:00 – 18:45. Gazteentzako saioa
19:00 – 20:45. Familientzako saioa
Saioetan parte hartzea doakoa da baina edukiera mugatua dago, beraz, izena ematea beharrezkoa da. Ikasle eta familiak batera apuntatu behar dira, eta lekua, izena emateko ordenaren araberakoa izango da. Horretarako, telefonoz edo korreoz apuntatu daiteke martxoaren 14a baino lehen.
Izen-ematea:
mlezameta@galdakao.net
944010598