Usansoloko Udalak dirulaguntzak eskainiko ditu 2025/2026 ikasturtean euskara ikasi zutenentzat. Eskaera egiteko epea bihar, irailak 26, bukatuko da.
Aurreko ikasturtean —2025eko irailetik 2026ko abuztura— euskara ikasi zutenetzat dirulaguntzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak.
Eskaerak Udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo Txapelena baserrian aurkeztu daitezke, eta bihar, irailak 26, da azken eguna.
«Deialdi honen xedea da Usansolon 2025eko irailetik 2026ko abuztura bitartean erroldatutako biztanleek euskara ikasteko laguntza ekonomikoak emateko prozedura garatzea», azaldu du Udalak.
Dirulaguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, irizpide hauek erabiliko ditu Udalak, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparrua kontuan hartuta: A1, A2, B1, B2 mailetan matrikularen %100eko diru laguntza, 900 euroko gehieneko mugarekin; C1 mailan matrikularen %100eko diru laguntza, 500 euro gehienez; eta C2 mailan matrikularen %75eko diru laguntza, 400 euro gehienez.
Informazio gehiago ezagutu daiteke Usansoloko Udalaren webgunean.




