‘Anöa’ dantza ikuskizun garaikidea aurkeztuko du Elvi Balboa konpainiak Galdakaon

Argazkia: Kulturklik.

Elvi Balboa konpainiak Anöa ikuskizuna eskainiko du domekan, azaroak 8, Torrezabal Kultur Etxean. Lana dantza ikerketa bat da, tematze eta erresistentzia ekintza gisa pentsatua.

Torrezabal Kultur Etxeak egitarau zabala eskainiko du urte amaierara bitarte, musika, dantza, antzerkia eta beste zenbait diziplina batzen dituena.

Domekan, azaroak 8, Elvi Balboa konpainia helduko da Galdakaoko aretora, Anöa dantza ikuskizuna aurkezteko. Lana dantza ikerketa bat da, tematze eta erresistentzia ekintza gisa pentsatua, energia sentsualaren, mugimenduaren eta ahotsaren metaketa gisa, askapen katartikoa lortzeko.

«Anöa gure garaiko erritualtzat hartzen da. Maskara erakusteko borondatea duen errituala, klimaxera iritsi nahi duten mugimenduan dauden bost gorputzen zaurgarritasuna. Emozio- eta zentzumen-esperientzia bat, non interpreteak mundu zapaltzaile eta ultra-teknifikatu batetik irteten saiatzen diren, harmonia eta askapena bilatuz», azaldu du taldeak.

Saioa 19:00etan izango da, eta sarrerak eskuragai daude Torrezabaleko lehiatilan eta ohiko webgunean.

situs togel

situs toto