Familientzako ‘Lumiero’ ikuskizuna hartuko du Torrezabalek, zapatuan

Argazkia: La Menuda Produccions.

La Menuda Produccions konpainiak Lumiero ikuskizuna eskainiko du zapatuan, urriak 24, Galdakaon. Familientzako lana da, eta dantza, ikusizko poesia, magia, umorea eta zuzeneko musika batzen ditu.

Urte amaierara bitarte eskainiko duen egitarau zabalaren baitan, Torrezabal Kultur Etxeak La Menuda Produccions konpainiaren ikuskizuna hartuko du zapatuan, urriak 24.

Lumiero lanak dantza, ikusizko poesia, magia, umorea eta zuzeneko musika batzen ditu, eta familientzat zuzenduta dago.

Horrela, Pere Hosta pailazoak (Lumiero) eta Jana Noguera dantzari eta aktoreak (Lumina) argien eta itzalen magia ikertzen duen unibertso poetiko bat osatzen dute.

Saioa 18:00etan izango da, eta sarrerak eskuragai daude Torrezabalen eta ohiko webgunean.


situs togel

situs toto