Gertutasuna elkarteak Bakailao Pintxo Ibilbidearen bigarren edizioa antolatuko du gaur eta bihar. Taberna parte-hartzaileek bakailao-pintxo bana prestatuko dute, eta 2 euroan eskainiko dute.
Iazko arrakasta errepikatzeko helburuz, Gertutasuna elkarteak Bakailao Pintxo Ibilbidearen bigarren edizioa antolatuko du asteburuan.
Ibilbidea gaur 19:30etik 22:00etara eta bihar 12:30etik 15:00etara egingo da. Tarte horretan, parte hartzen duten tabernek bakailao pintxo bat eskainiko dute 2 euroan.
Epaimahai profesionalak pintxo irabazle bat aukeratuko du, eta dagokion tabernari txapela emango dio. Herri epaimahaiaren irabazlea aldiz, kartilletan boto gehien lortzen dituen pintxoa izango da, eta produktu saski bat jasoko du tabernak.
Herritarrek Gertutasuna elkartearen lokalean eta taberna parte-hartzaileetan eskuratu ahal izango dute kartilla, eta betetzen duten herritarren zozketa egingo du elkarteak. Irabazleak Aretxondo jatetxean bi pertsonarentzako menu bat lortuko du.




