Galdakaoko anbulatorioan larrialdi zerbitzua eguneko 24 orduetan eskatzeko sinadura bilketa hasi dute

Argazkia: Google Maps.

Galdakaoko Pentsiodunen Mugimenduak sinadura bilketa hasi du Urretako anbulatorioan larrialdi zerbitzua eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan ezartzea eskatzeko. Herriko zenbait tabernetan sinatu daiteke proposamena.

Irailaren 28an 69 urteko gizon bat hil zen Galdakaoko anbulatorioaren ondoan, eta horren aurrean manifestazioa egin zuen Galdakaoko Pentsiodunen Mugimenduak, larrialdi zerbitzu iraunkorra eskatzeko.

Ildo horretan, mugimenduak sinadura bilketa hasi du Urretako anbulatorioan larrialdi zerbitzua «eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan» ezartzea eskatzeko.

Proposamena Lorea, Zurrut eta Jubilatuen etxeetan sinatu daiteke, eta astelehenero Galdakaoko Pentsiodunen Mugimendua Kurtzeko plazan izango da 12:00etan sinadurak biltzen.


situs togel

situs toto