Gaizka Carregalek «harro egoteko moduko partaidetza» izan zuen Munduko Pilota Txapelketan. Horregatik, pilotari galdakoztarra omenduko du Adiskide Pilota Elkarteak barikuan, Kurtzea frontoian.
Gaizka Carregal pilotari galdakoztarrak zilarrezko domina irabazi du Munduko Pilota Txapelketan, Ekhi Irribarriarekin batera.
Pilotariek ezin izan zuten Jorge Fernandez errioxarra garaitu, eta bigarren postua lortu dute txapelketan, BINKEk jaso zuen moduan. Garaipena lortu ez arren, «harro egoteko moduko partaidetza» izan zuen Carregalek Adiskide Pilota Elkartearen esanetan.
Horregatik, omenaldia egingo dio taldeak barikuan, urriak 30, Kurtzeko frontoian. Hitzordua 19:00etan izango da, eta taldeak pilotazale den oro gonbidatu du Kurtzea frontoira joatera «Gaizkari merezi duen txalo zaparrada eskaintzeko».
Omenaldia eskolarren eta federatuen partiden ostean izango da.




