Galdabusak hilerrira joateko zerbitzu berezia eskainiko du bihar, Domu Santu Egunean

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Bihar, Domu Santu Eguna, Galdabusak zerbitzua eskainiko du hilerrira joan-etorria egiteko. Bi lineek zerbitzua eskainiko dute, eta biak Elexaldeko hilerriraino iritsiko dira egun horretan.

Domu Santu Eguna izango da bihar, azaroak 1, eta ohi denez, galdakoztar askok egun horretan Elexaldeko hilerrira joan eta bertan euren senide eta lagunak gogoratuko dituzte.

Hori kontuan hartuz eta autoen pilaketa gutxitzeko helburuz, Galdabusak zerbitzu berezia eskainiko du bihar. Horrela, Galdabusak jaiegunetan zerbitzurik ematen ez duen arren, domekan bi lineek ohiko zerbitzua eskainiko dute. Gainera, bi lineak hilerriraino iritsiko dira egun horretan. 

Aperribaitik abiatzen den lineak, udaletxearen parean amaitzen denak, ibilbidea luzatuko du eta Udaletxean eta Zabalganen geldialdiak egin ondoren hilerriraino iritsiko da. Linea hoBihar, Domu Santu Eguna, Galdabusak zerbitzua eskainiko du hilerrira joan-etorria egiteko. Zapatuetako ohiko ordutegia lau orduz luzatu da linea bakoitzean, eta biak Elexaldeko hilerriraino iritsiko dira egun horretan.
rretako lehen autobusa 09:00ean aterako da Aperribaitik eta azkena 18:20ean. Berrogei minutuko maiztasuna izango dute autobusek.

Bestalde, Zuhatzutik abiatzen den lineak ere hilerrirainoko zerbitzua eskainiko du. Ibilbide horretan, azken udako ordutegira igarotzearekin batera Ibaizabal geltokia gehitu zen; geltokia Musika Eskolaren parean dago, ibai ondoko espaloian, eta ez du aldaketarik eragin ez ordutegietan, ez zerbitzuaren maiztasunean. Bigarren lineako lehen autobusa 08:40ean irtengo da Elexalderako noranzkoan eta azkena 18:40ean. Kasu honetan ere, berrogei minuturo abiatuko da autobusa. 

Udalak Galdabusa erabiltzea gomendatzen die herritarrei, Elexaldeko hilerrirako joan etorriak errazteko eta egun horretan inguruko trafikoa arintzen eta pilaketak saihesten laguntzeko. 

situs togel

situs toto