Iñigo Arriandiaga alkatea eta Asier Egiraun Hirigintza zinegotzia Bekea eta Olabarriko auzokideekin bildu ziren, Bekea auzorako sarbide berriaz aritzeko. 50 lagun inguru bildu ziren saioan eta, proiektuaren inguruko azalpenak entzun ondoren, hainbat gai planteatzeko aukera izan zuten.
Auzokideen beharrak eta kezkak ezagutzeko, haien proposamenak entzuteko eta herriko hainbat gairen inguruko informazioa bertatik bertara helarazteko helburuz, herritarrekin bilerak egiten ditu Galdakaoko Udalak.
Azken bilera Bekeako eta Olabarriko auzokideekin egin zuen pasa den astean, udaletxean. Iñigo Arriandiaga alkatea eta Asier Egiraun Hirigintza zinegotzia bertan izan ziren, Bekeako sarbide berriaren proiektuaren nondik norakoak azaltzeko eta auzokideen galderak, kezkak eta proposamenak jasotzeko.
50 lagun inguru bildu ziren saioan eta, proiektuaren inguruko azalpenak entzun ondoren, hainbat gai planteatzeko aukera izan zuten.
Ez da azken hilabeteotan egindako bilera bakarra. Urrian, Udaleko gobernu taldeko kideak Zabalganeko auzokideekin bildu ziren, auzoan igogailua jartzeko eskaeraren inguruko egoera aztertzeko. Topaketan, gainera, bizilagunen beste zenbait kezka eta proposamen ere jaso zituzten.
Aurrez, alkateak eta Hirigintza zinegotziak batzar irekia egin zuten Aperribaiko liburutegian, auzoa etxebizitza gune tenkatu izendatzeak herritarrengan izango zituen ondorioak azaltzeko eta neurriaren inguruko zalantzak argitzeko.




